Gaur egungo Interneteko lizentziak






Egun on guztiei! Orain gaur egungo Internetari begira existitzen diren lizentziei buruzko hausnarketa sakona idatziko dizuet.

Alde batetik, nire uztez Copyright lizentziak beharrezkoak dira zerbaitetan zure dirua eta denbora utzi baduzu eta horrekin dirua lortzeko asmoa baduzu, adibidez. Baina nik uste dut kultura libre on batean copyright-ak ez duela lekurik, hau da, zuk egiten duzuna, abesti bat adibidez, besteentzat "opari" bat bezala izan daiteke eta besteek elkar partekatzeko aukera izan beharko lukete zure lana zabaltzeko.

Copyrighta eta patenteen desberdintasunen aldetik, Copyright-ak kulturaren arloan sortutako zerbaiten gainean (abestiak, liburuak...) eskubidea ematen du, patetanteak, aldiz, asmakizun edo asmatuta zegoen zerbaiten aplikazio berrien gainean. Gainera, copyright-a autorearen bizitza osoa gehi 50 edo 70 urte irauntzen du eta patenteak 10 edo 2 urtez bakarrik.

Bestetik, nire ustez, lizentzia "libreak" beharrezkoak dira, zenbaitetan argi utzi behar delako ez duzula zure obra modifikatzea nahi edo berarekin etekina ateratzea eta hauek lagungarriak dira besteontzako, jakiteko ez garela ari copyright-a duen zerbait erabiltzen autorearen baimenik gabe.

Bukatzeko, nire ustez klasean ikusten ditugun lizentziak gaur egungo behar guztiak betetzen dituzte, gainera, lizentzia mota asko daude. Eta agian momenturen batean lizentzia espezifiko bat behar bada, sortu daiteke.

Iruzkinak