Portafolioen inplementazioa
PORTAFOLIOEN INPLEMENTAZIOA
Egun on lagunak, gaur portafolio elektronikoa nola inplementatu daitekeen azalduko dizuet. Horretarako pausu batzuk jarraituko ditugu:
Hasteko, googlen kontu bat sortu beharko da, horrela blogger, drive, gmail... erabili daitekeelako.
Behin kontua eginda, "blogger" izeneko aplikazioan klikatu beharko duzu, eta horrela zure bloga sortu.
Zure bloga sortu ondoren, prest zaude erabiltzen hasteko, blogean dauden hainbat erramintak erabiliz, etiketak eta gadgetak adibidez.
Honetaz gain, bideo eta argazkiak partekatzeko aukera eskainiko diguten plataformak izatea gomendagarria da; horrela portafolio elektronikoa dinamikoagoa eta osatuagoa izango dugu. Youtube, Dailymotion, vimeo, Flickr, Picasa... aipatu berri ditudan plataforma horien adibide ditugu.
Portafolioa inplementatzerako orduan, kontuan hartu behar da dokumentuen txukuntasuna eta horretaz gain, hauek aurkitu eta erabiltzeko beharrezkoa den erraztasuna izatea. Bestetik, pribatutasuna zaindu nahi badugu, garrantzi handikoa da lizentziak argi azaltzea.
Eta bukatzeko, komenigarria litzateke gure plataformaren berri ematea zabaltzeko, geroz eta erabiltzaile kopuru gehiago izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina